Ioar Urritzola, klarinete jolea

Guaixe 2007ko azaroaren 28a

Hainbat herritako 80 ikaslek hartu zuen parte egitasmoan, haien artean Ioar Urritzolak. Denak Carlos Casado maisuaren gidaritzapean aritu ziren.Ioarri bere aitak, Gotzonek, Haizeak Berriak bandan jotzen duenak, egitasmoaren berri eman zion eta Ioar berehala animatu zen maratoian parte hartzera. Lau egunetan zehar beste klarinete jole batzuekin batera klarinete klase jaso zituen, entseatu, kontzertua eskaini, eta abar egin zuen. Ioarrek "kalejira bat ere egin behar zutela, baina euriarengatik bertan behera gelditu zela" jakinarazi digu. Hala ere, altsasuarrak Gipuzkoan ez zuen soilik klarinetea jo, "bi lagun ere egin" zituela esan digu. Oso gustura ibili omen zen Ioar Zumaian eta datorren urtean, aukera edukiz gero, maratoian berriz parte hartuko duela kontatu digu. Musikari gazteak 10 urte ditu eta 9 urterekin hasi zen klarinetea jotzen. Orain, Altsasuko musika eskolan ari da bere musika ikasketak burutzen. Klarineteaz gain, "pilota ere asko gustatzen zaiola" esan digu Iorrek. Bukatzeko, bere aitaren pausoak jarraiki, etorkizunean, Haize Berriak moduko banda batean jotzea gustatuko litzaioken galderari, berehala "baietz" erantzun digu. Horretarako lehen pausoak bederen hasia da ematen, zorte on Ioar!