Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tartak eta bingoaAurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere Donibane elkarteak tarta txapelketa antolatu du. Abenduaren 10ean jokatuko da lehiaketa eta parte hartzen interesa duten gozogile uhartearrek 17:00etarako euren tartak jubilatu elkartean aurkeztu beharko dituzte. Haiek Nafarroako Gozogileen Elkarteko presidente Javier Barbarinek, Altsasuko Vianako Printzea Gozogintza eskolako zuzendari Ester Lancharesek eta aipatu eskolako kolaboratzaile den Eduardo Lopez de Sosoagak epaituko dituzte. Ondoren bildutako guztiek haiek dastatzeko aukera izanen dute. Donibane elkarteak prestatutako egitaraua abenduaren 14rako iragarria dagoen bingoarekin osatuko da. 17:00etatik aurrera mahai jolasean aritzeko aukera izanen da. Jokatzen dutenendako sariak izanen dira eta baita txokolate gozoa ere. Arratsalde pasa eder bat egiteko elementu guztiak beraz.