Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten arropaz gain, zapatak, jostailuak eta eskolarako materiala biltzen eta sailkatzen ari dira, eta Gabonetarako jostailu asko biltzea aurreikusten dute. Bildutako guztia Iruñeko salestarren gobernuz kanpoko erakundera eramaten dute. Handik Afrika eta Ertamerika aldera bideratzen dute Nafarroan boluntario taldeek bildutako guztia. Boluntario taldeak dei egin dio jendarteari, aipatutako egun eta ordutegian, etxean erabiltzen ez dituzten gauza berri eta zaharrak haiei eramateko. Bide batez, jendea haiengana hurbiltzea animatu nahi dute.