Ataramiñe.... Kantuz!!en Sakandarren elkartasuna.

Guaixe 2007ko azaroaren 29a

Orain arte idatziak eta marrazkiak biltzen zituen lanak karrikaratu ditu elkarteak, baina aurtengoan eraberrituta azalduko da azokan. Poesia eta idatzi horiei musika jarri nahi izan diote eta horrela "jauzi bat" egin dutela azpimarratu dute elkartekideek. SakandarrakErrepresaliatu politikoen poemetatik abiatuta, bi musikarik doinua jarri zioten, eta 10 kanta berri sortu dituzte. Musikari horien artean Mikel Mundiñano etxarriara daukagu eta berak azaldu digunez "elkarlanean" egindako lana bat izan da. Kantak konposatzeaz Mikel eta "Animal" arduratu dira, baina disko horretan beste sakandar batzuk ere topa ditzakegu: Iñaki Mundiñano eta Edor Zubeldia, besteak beste. Haiekin batera izen handiko musikari zein kantari euskaldun ugarik kantak bere egin eta disko horretarako bereziki grabatu dituzte 2007ko udan.Elkartasuna ikur gisa duen bilduma horretan beste sakandar baten presentzia nabaria da: Pello Mariñelarenarena. Euskal preso politiko izandakoaren marrazkiek liburu sakon hori ilustratzen baitute. Ataramiñe... kantuz! musika, literatura eta pintura uztartzen dituen elkartasun lana da.