Urteurren ospakizun gehienak larunbatak hartuko ditu. Hala, eguna ongi hasteko, hamaiketakoa eginen dute gaztetxean. Horren ondoren ez dituzte jakiak ahaztuko, eguerdian kalderete txapelketa hasiko baita. Lapiko artean gazteak ere artistak direla erakutsiko dute eta sukaldatutakoa bazkalduko dute. Bazkal osterako bakarrizketa saioa iragarri dute gaztetxeko kideek, 18:00etan izanen dena. Ospakizunak Desmaskaradas taldeak gaztetxean bertan 23:00etan emanen duen kontzertuarekin despedituko da.Ziordiko gazte asanbladatik aditzera eman digutenez, aurten "generazio aldaketa" eman berri da gaztetxean. Gazteek adierazi dutenez badituzte buruan zenbait asmo, besteak beste "gaztetxean lanen bat egitea egoitza pixka bat txukuntzeko" eta aurrera begira "gogotsu" omen daude.