Tartalo ezin lo egin

Guaixe 2007ko azaroaren 30a

Tartalok, gainera, bere kobazuloan preso du Oihana. Tartalok bera jan ez dezan mota guztietako trikimailuak erabiltzen saiatuko da, eta azkenean, Oihanak egokiena aurkituko du: ipuinak. Horiek kontatuz, ihes egiten saiatuko da... Lortuko ote du?Oihanaren abentura horretan antzezleak, buru handi bat, txinatar itzalak eta herri ipuinen magiarekin gozatzeko aukera izanen da. Gaur, ostirala, 18:00etan, Uharte Arakilgo eskola publikoan. Lau urtetik hamaika urte bitarteko haurrei dago zuzendua. ZikloaEuskararen Zirimola Sakanako Mankomunitateak eta Bierrik Elkarteak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker sortu den kultur programa da. Bere helburua formatu txikiko euskarazko emanaldiak Sakanako herrietara eramatea da.