Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alabaina, parte hartuko duten taldeak ez dira nolanahikoak izanen, haiek denak, larunbata arte bederen, desagertuak baitzeuden: Burni, Kontraesaka, Mundiñano Anaiak eta Behin Betiko taldeak. Zanpantzarren aldeko festarako batu dira talde bakoitzeko kideak eta hauts arteko doinuak berreskuratu. Musika tresnak afinatu eta ahotsei astindu bat eman ostean, Burni, Kontraesaka eta Mundiñano Anaiak talde etxarriarrek eta Behin Betiko lakuntzarrak hara gerturatutakoei iraganeko musika ekarriko diete gogora. Jaialdirako nostalgia ziurtatua dago. ZanpantzarrakEtxarri Aranazko zanpantzarrek maiatza amaieran, herriko Euskal Festarekin bat, egin zuten bere lehen agerpena. Orduz geroztik, hainbat ekitalditan hartu dute parte Sakanan, Bilbon edo Gironan esaterako. Ibili horretan eta etorriko denean aurrera egin ahal izateko, aipatutako haien aldeko kontzertuak antolatu dira.