Garaipen garrantzitsua etxarriarrena

Guaixe 2007ko azaroaren 26a

Ez zen partida erraza izan, eta Lagunak taldeko 2 jokalari kanporatuak izateak mesede egin zion talde etxarriarrari. Hala ere, 3 puntu oso garrantzitsu ekarri zituzten etxera etxarriarrek. 11. jardunaldiaren ostean, eta partida baten faltan, Etxarri bere multzoko liderra da 20 punturekin. Lagunak taldea hain zuzen, 2.a da puntu bat gutxiagorekin. Hurrengo jardunaldian derby sakandarra izanen da. Bihar Etxarri Altsasurekin neurtuko da Altsasuko futbol zelaian.