Altsasuk galdu

Guaixe 2007ko azaroaren 26a

Lehen zatian lekunberriarrak izan ziren nagusi, eta tarte horretan eskuratutako golari esker erdietsi zituzten 3 puntuak. Altsasu, berriz, atsedenaldiaren ondoren izan zen nagusi futbol zelaian. Talde sakandarra gogotsu saiatu zen markagailuari buelta ematen, baina Beti Kozkorrek asmatu zuen erritmoari eusten eta garaipena bere egin zuen. Asteburuko porrotaren ostean, Altsasu 5.a da erregional mailako 1. multzoko sailkapenean. Izan ere, 16 puntu ditu besapean. Bihar berriz, Etxarriko taldea hartuko du berean eta derby interesgarria aurreikusten da.