Sute ikusgarria

Guaixe 2007ko abenduaren 10a

Auzokideek jakitera eman digutenez, etxean bakarrik zegoen haur bat kandela piztu zuen (bezperan argia joana zen). Auzokoek argitu digutenez, kandela piztuta zegoela haurra komunera joan omen zen eta nonbait kandela erori egin zen. Haurra komunetik atera zenerako alfonbra eta sofak sutan omen zeuden eta hura itzaltzeko haurrak egindako ahaleginak alferrikakoak izan omen ziren. Orduan laguntza eskatu zuen. Auzokide batzuk saiatu ziren haiek sua itzaltzen, baina haien saioa alferrikakoa izan zen.Ondorioak21:30 aldera izan zen hori. Handik gutxira iritsi ziren Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta gau erdia pasa arte egon ziren lanean. Zer gerta ere, eraikuntzako 48 etxebizitzak hustu egin zituzten. Sua piztu zen pisuaren gaineko etxebizitzako adineko bikoteak estuasun une hartan erabaki zuen etxe bateko eta besteko balkoiak banatzen dituen kristalak haustea. Hala garretatik eta kearengandik ihes egitea lortu zuten. Hain zuzen ere, kea arnasteagatik izan ziren zauritu bakarrak eta senda agiria berehala jaso zuten. Gauerdia pasata sartu ziren etxera bizilagunak, "susto ikaragarria" pasa eta gero. Suaren lanaren eraginez sutea piztu zen etxebizitza erabat txikituta gelditu da, kalteak ere izan dituzte solairu bereko aldameneko pisueik. Handik atera ziren kedar handiek 6. solairuko zenbait etxebizitzei ere kalte egin diete. Aseguru etxeko arduradunak gaur eguerdian aztertuko dute jazotakoa.