Gozogile ederrak!

Guaixe 2007ko abenduaren 11

Epai mahaiak postreak baloratzerakoan haien itsura, testura eta zapore aizan zituzten kontuan. Epaileen arabera Esther Dizek prestatutako anana eta esnegain tartak merezi izan zuen lehen saria. Bigarren postuan gelditu zen Pilar Anduezaren kafezko flana izan zen. Hirugarrena, berriz, Blanca Arrizabalagak eskuratu zuen, hojaldrezko postre batengatik. Bi postu horiek erabakitzeko zotz egin behar izan zen, puntu kopuru bera lortu baitzuten. Astelehen arratsaldean jubilatu elkartetik pasa zirenek lehiaketara aurkeztutako postreak dastatzeko aukera izan zuten. Baita Julian Martiarenak egindako piperropilak ere. Postreak dastatu zituen epaimahaia osatu zuten: Eduardo Lopez de Sosoaga (gozogilea), Javier Barbarin (Nafarroako Gozogileen elkarteko burua), Mari Carmen Ariza (Altsasuko gozogintza eskolan gabonetako postrrei buruzko ikastaroa ematen ari den gozogilea), Ester Lanchares (aipatu eskolako ordezkaria) eta Jose Luis Lopez (Jubilatu elkarteko kidea). Epaimahaiak esan zuenez, "produktuen elaborazio eta dekorazio maila oso altua izan da". Parte hartzaileak: Maribi Lizarraga, Esperanza Irañeta, Esther Diz, Pilar Andueza, Juani Moreno, Lourdes Etxarri, Maritxu Arraiza, Blanca Arostegi, Mertxe Zabalegi, Maritxu Orbegozo, Ramos Mendinueta, Blanca Arrizabalaga eta Pilar Martinez. GehiagoDonibane jubilatu elkarteak eguberrien aurretik prestatutako programazioak ez du etenik. Hala, ostiralean, 17:30ean, bingoa izanen da. Zortea lagun dutenek saria jasoko dute. Bildutako guztiek ere txokolatea eta bizkotxoak dastatzeko aukera izanen dute. Bestalde, data hauetarako prestatutako egitaraua Mercedes Viñuela, Tasus Burguete eta Blanca Arrizabalagaren poesia errezitaldiak zabaldu zuen. 50 pertsona inguru bildu ziren eta entzun zutenarekin hunkitu zenik izan zen.