Lagun Arteak azkenekoak galdu egin zuen

Guaixe 2007ko abe. 11a, 00:00
Azken hiru jardunaldietan irabazi eta gero, abenduaren 2koan, 13.ean, galdu egin zuen Lagun Arteak. Talde lakuntzarra Avance Ezcabarte taldearenean aritu zen jokoan eta 2-1eko markagailuarekin galdu egin zuen. Futbolean ere, abenduaren 2. asteburuan, ez zen jardunaldirik izan. 13. jardunaldia eta gero, Lagunak taldea da preferente mailako liderra 28 punturekin. Lakuntzarrak 6. postuan dira 22rekin. Igandean jokatuko du Lagun Arteak bere 14. jardunaldiko neurketa. Etxean arituko dira lakuntzarrak eta Iruña taldea hartuko dute berean. Iruña, une honetan, sailkapeneko azken postuan da 5 punturekin baino ez. Hartara, itsura guztien arabera, lakuntzarrendako partida erraza beharko luke izan.