2007-2008 ligako 11. jardunaldian MRA Navarra Benicarloren kontra aritu zen jokoan, eta 3-5 markagailuarekin amaitu zen neurketa. Imanol Arrregiren mutilak oso motibatuta eta bikain aritu ziren lehen zatian, izan ere, 2-0koarekin amaitu zen hura. Baina 2. partean, taldea hustu egin zen eta porrota iritsi zen. Azkenean esan bezala, galdu. Hala ere, MRA Navarrak Benicarloren aurka galdu arren, sailkapen nagusiko 4. postuari eusten dio Ohorezko Mailan. Denboraldi ofiziala hasi zenetik, taldeak 11 partida jokatu ditu eta 19 puntu baditu. Jokatutakoetatik 5 partida irabazi egin ditu, 4 berdindu eta 2 galdu. Sailkapeneko liderra El Pozo de Mucia da 25 punturekin. 12. jardunaldiaBihar MRA Navarra etxetik kanpo arituko da jokoan, Interviu E.S.ren kontra hain zuzen. Ez da neurketa erraza iragartzen, talde biak, goiko postuetan borrokan dihardute eta.