Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orduz geroztik Altsasuko armarriak Muy Ilustre Villa de Alsasua izendapena izan du. Udalak egindako azken bilkuran izendapen hori bi hizkuntza ofizialetan jartzea erabaki zen. Beraz, mende bat eta gero euskara presente izanen da udal armarrian. Altsasuko Hiri Txit Prestua testua izanen da gaztelaniazko izendapenaren ondoan jarriko dena. Horretaz gain, probintziaren izena bi hizkuntzetan jarriko da. Altsasuko Udalak hartutako erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero izanen da ofiziala. Ordutik aurrera udalaren paper eta agiri guztietan jarri beharko da moldatutako armarria.