Morto Vivace nobela beltzarekin dator Jon Arretxe

Guaixe 2007ko abenduaren 10a

Bat-batean, baina, haietako kide baten gorputz txikitua agertuko da ur gainean. Martinez eta Perret polizia bikote gogorrari egokitzen zaio hilketa argitzea. Lanean hasi orduko katramilatuko zaie ikerketa. Polizia horien ikerketa da Jon Arretxek idatzi duen eleberriaren abiapuntua. Hari interesgarri horretatik tiraka modu arinean aurrera eraman nahi izan du idazleak irakurlea, "harrapatzeko". Horretarako "trama ongi egin bat" eta elkarrizketa ugari erabili ditu egileak. Parisko bi aldeak ageri dira eleberrian kontrajarrita, luxuzkoa eta aldirietako auzoetakoa. Hala, poliziak prostituzio eta etorkin ugari dagoen Pigalle auzokoak dira eta goi mailako sozietatean jazotako heriotza ikertu beharko dute. Ateko Bandan sailean kaleratu du liburua Elkarrek Jo Arretxeren "nobela beltz klasikoa". Aurretik Jon Arretxek umorezko lanak (Ostegunak, Ostiralak eta Larunbatak), bidaia literatura eta kronikak (Tubabu eta Tuparen seme-alabak) idatzi ditu.