Babestutako gizarte enpleguaren alde egin du udalak

Guaixe 2007ko abenduaren 12a

Bestalde, Arbizuko Udalak jakitera eman du Utzubar industrialdearen zabalkudearen lehen fasea despeditu dela. Horrekin batera ere, aurten dermioko bideak asfaltatzeko egitasmoko lanak egin dira. Aurreikusitako 1,5 km-tan zabaldu da asfaltoaMozioakArbizuko Udalak bere azken bilkuran erabaki zuen bere egitea Nafarroako ondarearen defentsarako plataformak aurkeztutako mozioa. Erlijio eraikinak jabetza publikokoak izatearen aldeko mugimenduarekin bat egin du, beraz Arbizuk. Horrekin batera ere, Arakilgo Udalak abiadura handiko trenaren (AHT) inguruan aurkeztu zuen mozioa onartu eta bat egin zuen. Horrekin lotuta, abenduaren 6an, udalak deituta, gai horri buruzko batzarra egin zen. AHT gelditu Elkarlana taldeko kide batek egitasmo horren "funtzioa, helburuak, gastuak, erabilerak" eta ibarrean izanen lituzkeen ibilbide posibleen berri eman zuen. Hura entzutera 50 pertsona bildu ziren.