Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Juan Madariaga Orbeak adierazi digunez, "normalean heriotzaren ikerketa etnografiko edo antropologikoak egin dira, baina historia soziala gutxi ikertu da". Egiarretan bizi den irakasleak esan digunez bere liburuan jasotzen da "XVII. eta XIX mende bitartean heriotza batek ekartzen zituen ondorioak". Juanek esan digunez, halako denbora tarte zabala hartu du "eman zen bilakaera ikusteko". AldaketaMadariagak azaldutakoaren arabera, "XVII. eta XVIII. mendean heriotza eredu barrokoa zegoen eta XIX. mendean heriotza eredu burges baterako aldaketa eman zen". Ereduez galdetuta, Juanek azaldu digunez eredu barrokoan "heriotza gauza publikoa zen, ez zen ezkutatzen. Errito bihurtua zegoen". Idazleak esandakoaren arabera garai hartan heriotzaren inguruan bi ideologia zeuden: "ofiziala elizarena zen. Ongi portatuz gero betiereko bizitza lortzeko modua zegoen, bestela, infernura. Horren ondoan herri ideologia zegoen eta horren barruan biltzen dira animalien eskaintzak, argizaiolak eta beste. Hau ez zegoen elizari oso lotuta baina bien artean ideologia nagusia osatzen zuten".Idazleak esan digunez, "XIX. mendean ehorzketak elizan egitetik hilerritan egitera pasa ziren. Gizartearen sekularizazioa ematen da eta gizartearen arlo guztietan aldaketa ematen da, bereziki heriotzaren ingurukoan".OndorioakIrakasleak bere liburuan aztertu du "heriotzak ekonomikoki zer suposatu zuen eta nori afektatzen zion: familia, lagunak, kofradeak, lankideak..." Ziurtatu digunez "familia batendako baino gehiagorendako nahiko etxekaltea zen heriotza. Zeuden ohiturengatik eskaintzak eta oturuntzak egin behar ziren eta horretarako maileguak eskatu edo jabetzak saldu behar izaten zituzten familiek". Madariagak azaldutakoaren arabera garai hartako euskal eliza ez zen aberatsa eta hamarrenak ez omen zuen askorako ematen, "heriotza elizarendako diru iturria zen". Horregatik sortu omen ziren arazoak eliza eta fraileen eta eliza eta herritarren artean. Liburuko atal batean ere kofradiek jokatu zuten papera ere aztertu du irakasleak.