Txabiskeen ondoan ezinen da etxolarik jaso

Guaixe 2007ko abenduaren 13a

Txabiskeen zenbait jabek aldamenean 6 metro karratuko etxola jasotzeko eskaera egin zuten, han nekazal tresneria biltzeko. Altsasuko Udalak bere azken bilkuran atzera bota zuen eskaera. Txabiskeen kanpo zurgintzan egurra erabiltzen jarraitu beharko da, beste materialak erabiltzeko baimenik ez baitzuen eman udalak. Hirigintza Batzordeak proposatutako aldaketa bati baiezkoa eman zion udal bilkurak. Hala, txabiskeen fatxaden zati batean harria erabiltzeko aukera izanen da. PartzelaAltsasuko Udalak Ibarrea industrialdean duen lursaila enkantean saltzeko atera du. 2.874 metro karratu ditu eta % 60ko eraikigarritasuna. Hau da, 1.724 m2ko pabilioia jaso daiteke han. Udalak metro karratuko 67,8 euro gehi BEZ zerga eskatu du. Hura eskuratu nahi duenak zenbait baldintza bete beharko ditu: partzelari industria jarduera eman; 10 urtetan ezin saldu eta ondoren saltzen badu udalari prezioa jakinarazi, espekulazioa eragozteko, eta lur saila eskuratu eta gero 2 urte ditu pabilioia jasotzeko. Bestalde, Altsasuko Udalak azken bilkuran erabaki zuen etxegabekoen aterperako materiala erostea. Koltxoiak, mantak, maindireak eta babesgarri iragangaitzak erodiko ditu udalak.