Saharako errefuxiatuak laguntzeko kanpaina martxan

Guaixe 2007ko abe. 13a, 00:00
Errefuxiatu eremuetan bizi den egoeraren berri emateko eta janari-krisiaren berri emateko kanpaina bat eginen da. Igandean Itxipuru taldeak antolatu duen bigarren eskuko azokaren baitan informazio standa jarriko da. Horrekin abiatuko da kanpaina. Igandetik ilbeltzaren 15era arte KATE informatika dendan eta Maria Jesus janari-dendan Saharako errefuxiatuendako jakiak bilduko dituzte. Elkartasun taldeek esan dutenez behar diren jakiak dira: sardinak eta hegaluzea latan, olioa plastikozko botiletan, arroza, pasta, dilistak, babarrunak, garbantzuak eta azukrea. Jakiak ezin dute kristalezko ontzietan bilduak egon eta ezin dute txerrikirik izan. Bestalde, diru ekarpenak jasotzeko kontu korronte bat zabaldu da Rural Kutxan (3008 0001 11 0700365729).