Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iragan abenduaren 1ean, Aralar Mendik Burlata taldea hartu zuen berean, eta 3-1 garaitu zuen talde bisitaria. Abenduaren 8an ez zen ligako jardunaldirik jokatu. Beraz, aipatutako garaipenarekin, uhartearrek guztira 18 puntu dituzte. Puntu horiek, sailkapeneko 4. postuan kokatzen dute une honetan. Estatuko lehen B mailako liderra berriz, Zalatamor taldea da, hura, 25 punturekin. 11. jardunaldiaBihar jokatuko du Aralar Mendik ligako 11. jardunaldia. Ordukoan etxetik kanpo arituko da, Antsoainen, hain zuzen. Gazte Berriak taldearen kontra arituko da arratsaldeko 18:00etan.