Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Avimauto Altsasu-Ardoi taldea San Jorgeren kontra aritu zen denboraldi ofizialeko 9. jardunaldian, eta gutxirengatik, baina galdu egin zuen. Liga hasi zenetik, altsasuarrek ez dute garaipenek erdietsi eta azkenekoan 15 puntuko aldearengatik, galdu egin zuen. Izan ere, neurketa 69 eta 56ko markagailuarekin amaitu zen. Hala, garaipenik ezean, Altsasuk 8 puntu baino ez ditu eta sailkapeneko azken postuan dago. Txantrea taldea da berriz, sailkapeneko liderra 17 punturekin. Bihar jokatuko dute altsasuarrek ligako 10. jardunaldia. Hori arratsaldeko 18:00etan izanen da Iruñako Club Natación delakoaren kantxan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko San Ignacio taldearen kontra arituko dira. Azken hori, 15 punturekin, 5.a da taula nagusian.