Gaur finaleko jaialdia

Guaixe 2007ko abenduaren 14a

Ondoren, torneoko txapela erdiesteko partida izanen da ikusgai. Final horretan, Oiarzabal-Lizarralde bikotea, Iñigo-Endikarekin neurtuko da, 35 tantoak erdiestea lortzen duen lehenak jantziko du aurtengo edizioko txapela. Txapelketa azaroaren 16an hasi zen. 2. urtez erremonteari bultzada emateko asmoz SD Alsasuak antolatu du lehiaketa. Sei bikotek jardun dute jokoan hiru multzotan banatuta. Ostiralero iluntzean jokatu izan dira neurketak. Finalerako iragarpenak aintzakotzat hartuta, ordezkari sakandarrak, Altsasuko Iriartek, ez du azken txanpara iristerik lortu.Final erdiakIragan abenduaren 7an jokatu ziren final erditako neurketak. Ordukoak ondorengo emaitza hauek utzi zituen: Mujik-Barrenetxea 24 / Oiarzabal-Lizarralde 35Pascual-Lazkoz 22 / Iñigo-Endika 35