Saharako errefuxiatu kanpamenduendako jakiak behar dira

Guaixe 2007ko abenduaren 14a

Kangu udal ludotekatik jakinarazi dutenez honako jakiak behar dira: sardinak eta hegaluzea latan, olioa plastikozko botiletan, arroza, pasta, dilistak, babarrunak, garbantzuak eta azukrea. Ludotekatik ohartarazi dute jakiak kristalezko ontzietan bilduak ezin dutela egon eta ezin dutela txerrikirik izan. Saharako errefuxiatu eremuetarako jakiak eman nahi dituenak ludotekara eraman behar ditu. Bilketa abenduaren 21era arte eginen dute. Ez da lehen aldia Kangu udal ludotekak Sahara laguntzeko deia egin duena. Iazko otsailean errefuxiatu kanpamentuetarako jostailu bilketa arrakastatsua egin zuen. Tindufeko errefuxiatu eremuan izandako uholdeengatik ere jakiak eta sendagaiak bildu zituzten.