Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Madrilen ez zen sorpresarik izan eta MRA Navarrak Interviú Fadesaren kontra 5-2rengatik galdu egin zuen. Irabazten hasi arren, talde sakandarrak ezin izan zion mailari eutsi, erritmoa galdu eta azkenean punturik gabe itzuli zen Irurtzundik. Asteburuko jardunaldia eta gero, El Pozo Murcia taldeak liderra izaten jarraitzen du 26 punturekin ohorezko mailan. MRA Navarra, berriz, 5.a da 19rekin. 13. jardunaldiaOstiralean iluntzeko 21:00etan, MRA Navarra etxean Carnicer taldearekin neurtuko da. Talde biek 19 puntu dituzte une honetan. Partida erabakigarria izanen da ostiralekoa, irabazleak Espainiako Koparako txartela lortzeko aukera asko izango du eta.