Iparraldeko Extremadurako etxeen lan bilera hartu zuen La Encinak

Guaixe 2007ko abenduaren 17a

Extremadurako Komunitateen Kontseiluko lehendakariordea den Concha Chavero Carrizoso bilkuran presente izan zen. Extremadurako Juntako ordezkariak azaldu zuenez, "kargua hartu berri dut eta orain etxeek zein eskaera eta kezka dituzten jakin nahi dugu. Ibilbide berrian kokatu gaitzatela". Bidea zehaztekoConchak azaldutakoaren arabera, kanpoan dauden extremeñoekin harremana lehen Ongizate Kontseilaritzaren bidez egiten zen. Orain, berriz, Lehendakariordetzaren bidez. Conchak adierazi zigunez, "batzuk azaldu digute ez direla premia duten kolektibo bat. Extremeñoak sentitzen dira eta beren ekarpena egin nahi dute". Horregatik egin zuten Juntako egituraketan aldaketa. Concha Caverok aurreratu zuenez, heldu den urtean Extremeñoak Munduak estatutua onartuko dute. Egun dagoen araudia egokituko du eta eskubide berriak jasoko omen ditu. Conchak argitu zuenez, "bere atal garrantzitsuenetako bat itzulerarena izanen da. Horretarako laguntzak zehaztuko ditu". Horretaz gain, heldu den urtean Extremadurako autonomia estatutuaren ospakizunek ere garrantzia izanen zutela aurreratu zuen Juntako ordezkariak.