Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzunen, igandean, Itxipururen elkartasun azokan abiatu zuten bilketa eta ilbeltzaren 15era arte izanen da martxan. Irurtzunen hasiera "oso ona" eman zitzaiola esan digute. Interesatuek KATE informatika dendan eta Maria Jesus janari-dendan utz ditzakete errefuxiatu sahararrendako jakiak. Altsasuko Kangu udal ludotekako jaki bilketa, berriz, ostiralean despedituko da. Interesatuak handik pasa beharko dute jakiak uztera. Hala ere, Altsasuko Netto, Aliprox, Eroski eta Dia supermerkatuetan ere Sahararako elikagaiak biltzen ari dira. Honako jakiak behar dira: sardinak eta hegaluzea latan, olioa plastikozko botiletan, arroza, pasta, dilistak, babarrunak, garbantzuak eta azukrea. Horretaz gain, kontu korrontea zabaldu dute Rural Kutxan (3008 0001 11 0700365729).