Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen lan bat sarituta

Guaixe 2007ko abenduaren 17a

10 sari banatu ziren eta haietako bat Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek Larraun aldean garatutako programa batek eskuratu zuen. Zehazki, Lezaetako ikuztegia edo labaderoa berreskuratzeko egindako lanak merezi izan zuen saria. 6.000 euroko saria eta Miren Ustarroz uhartearraren eskultura bat eman die sarituei. Ikuztegiaren berrikuntza Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek garatutako Babestutako Gizarte Enplegu programaren bidez egin zen. Programa horren egitekoa gizartean eta lan-munduan txertatzen zailtasunak dituzten pertsonei lana eta prestakuntza ematea da. Iturraskarri egitasmoa aurrera eramateko hainbat erakunderen laguntza ere izan dute Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek. Erakunde horretatik jakitera eman digutenez heldu den urtean Arakilen antzeko egitasmoa garatzeko asmoa dago.