Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain arte ez zuen halako araudirik eta udaletik azaldu digutenez "diru laguntzak jasotzeko haiek izatea ezinbestekoa zelako" onartu dituzte. Bide batez, "bai hilerria bai komunalak antolatu eta arautzeko tresna" onartu dela esan digute. Bakaikuko Udala, bestalde, "ibarraren garapen orokorra Sakanako Mankomunitatearen bidez egitearen alde" agertu da. Bakaikuko Udalaren nahia litzateke "turismoaz gain mankomunitatetik zerbitzu gehiago ematea". Arakilgo Udalak abiadura handiko trenaren gaiarekin aurkeztutako mozioa onartu zuen. Bestalde, errepresioa eta 22 mahaikideen atxiloketa salatzeko bi mozio aurkeztu ziren, EAE-ANVrena eta NaBairena, koalizioarena onartu zen.