Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hirugarren eta laugarren postutako neurketa oso estua izan zen. Mugika-Etxeberria (Galarreta) bikoteak lortu zuen hirugarrena izatea Pascual-Lazkoz (Euskal) 35-34ko markagailuarekin garaitu eta gero. Markagailu berdinketak etengabeak izan ziren. Neurketa horrek 40 minutu iraun zuen eta pilotada askokoa izan zen. Sari banaketan Nafarroako Pilota Federazioko Pablo Lopez izan zen, SD Alsasuako Luis Lopez eta Migel Angel Montesinos, Unai Hugalde Altsasuko alkatea eta Iñaki Migel zinegotzia.Hirugarrena ere baiTxapelketako antolakuntzatik jakinarazi dutenez finaleko jaialdia "polita izan da, beste jardunaldietara baino jende gehiago hurbildu da pilotalekura eta giro ederra sortu da". Izan ere, txapelketan zehar ez da ikusle gehiegirik izan eserlekutan, jakina, antolatzaileek adierazi bezala "pilotalekuan berogailua egon arren, egin duen hotza kontuan hartzekoa da!". Hala ere, datorren urtean txapelketako 3. edizio bat antolatzeko asmoa azaldu dute antolatzaileek, haien hitzetan "erremonteari bulkada emateko ekimen guztiak daude justifikatuta eta!".