Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iragan larunbatean jokatu zen Elomendi futbol txapelketako 12. jardunaldia. Rajatabla Elomendiren kontra aritu zen eta garaipena eskuratu zuen 2-1eko markagailuarekin. Zalduak baina, zorte txarragoa eduki zuen eta hark bere partida galdu egin zuen. Uncitirekin neurtu zen eta 3-1 amaitu zen jokoan. 12. jardunaldia eta gero, txapelketako liderra Ardoi taldea da 20 punturekin. Beherago, 5. postuan Rajatabla taldean dago, horrek 14 puntu ditu. Zaldua berriz, 10.a da sailkapenean 9 punturekin. Asteburuko jardunaldirako derby sakandarra zegoen iragarria, hots, Rajatabla Zalduarekin zen neurtzekoa. Baina jakinarazi dutenez, neurketa hori urtarrilaren 5era atzeratu da. Beraz, ibarreko talde biek heldu den asteburuan ez dute jokatuko.