Sukaldaritzak elkartuta

Guaixe 2007ko abenduaren 19a

Kous-kousa haragi eta barazkiekin, entsaladaz beteriko "taloak", marokoar erara prestatutako bi ogi mota, oilaskoa azeitunekin, barazki menestra, gazta intxaur eta irasagar gozoarekin, tea... Horiek guztiak dastatzeko aukera izan zen hilaren 13an Etxarri Aranazko jubilatuen elkarteak hartu zuen topaketan. PositiboaMaroko aldeko eta Etxarri eta inguruko dozena erdi bana emakume bildu ziren eta jakiak prestatzen eta elkarrekin ikasten 10:00etatik 16:30era bitartean izan ziren. Prestatutakoa jan egin zuten, jakina. Elkarteko kideren bat ere animatu zen haiekin mahaira esertzera. Baita gizarte zerbitzuetako buru den Arantxa Artieda eta Etxarriko alkate Maider Goñi ere. Etorkinendako harrera planaren arduradun den Begoña Zestauk jakitera eman digunez, "topaketan parte hartu zuten emakumeak umore onean aritu ziren eta esperientzia errepikatzeko nahia azaldu zuten. Beraz, beste baterako topaketarako ateak zabalik daude". Ikasitakoaz gain, topaketan parte hartu zuten emakume guztiek oroigarri bana eraman zuten etxera. Etxarri Aranatzen egin zen kulturarteko topaketa hori Nafarroako Gobernuak lagundu du eta Iruñeko Etorkinendako arreta bulegoarekin elkarlan estuan garatu da.