Aurreneko urteko ibilian "sentsazio oso onak" izan ditu Tarima Beltzak

Guaixe 2007ko abenduaren 20a

Antzerki talde altsasuarraren bizitzako aurreneko urtearen ibilbideak aho zapore ona utzi du taldekideen artean. Hilaren 18an, Burlatan, eskenatokira igo ziren eta 7. aldiz eskaini zuten haien antzezlana. Aurretik, Altsasun hirutan eta Irurtzun, Lizarra eta Dulantzin izan ziren. 2.000 ikusle inguru izan dituzte eta esperientzia "oso positiboa" izan da. AurreraJuan Manuel Herrerok aitortu digunez, "tokia egitea kostatzen da. Zail dago. Udal gehienek segurura jotzen dute. Hala ere, badaude antzerki amateurraren alde egiten dutenak ere, Dulantzi eta Lizarra kasu". Aitortu digunez, "pozik geundeke heldu den urtean aurtengoa errepikatuko bagenu". Etorkizunaz galdetuta, 2008ko antzezlana prestatzen hasiak daudela aitortu digu Juan Manuelek, "prozesua aurreratua dago, baina ez guztiz zehaztuta". Hainbat obra aztertu dituzte eta lan hori nahiko aurreratuta dute. Tarima Beltzaren nahia obra berria maiatzaren 10ean mustutzea da. Bitartean, astero bi entsegu egiten jarraitzen dute.