Xotak galdu

Guaixe 2007ko abenduaren 21a

Emakumeen senior mailako Xota taldeak asteburuan Nafarroako Unibertsitate Publikoko taldearen kontra jokatu zuen eta neurketa 2-1 galdu egin zuen. Denboraldia hasi zenetik, jokatu dituen neurketen artean, 2 galdu, 1 berdindu eta beste bat irabazi egin du. Horrek denak, tarte horretan batutako puntuek, une honetan 5. postuan kokatzen dute Irurtzungo taldea, 7 puntu ditu. Senior mailako liderra, Orbina taldea da. Hark 12 puntu dauzka. Asteburuan Xota Gazte Berriak taldearekin lehiatuko da. Azken hori 6 punturekin 7.a da sailkapenean. Neurketa, bihar, asteazkena, iluntzeko 20:30ean jokatuko da Irurtzungo kiroldegian.