Olentzero menditik herrietara.

Guaixe 2007ko abenduaren 21a

Irurtzun Herriaren goiko aldean agertuko da ikazkina, Plazaolako zubian, arratsaldeko 18:30ean. Txistulari, Orritz taldeko dantzari txikiak eta zanpantzarrekin eginen diote harrera ikazkinari. Ondoren herrian sartuko dira. Iratxo ondoan bi haurrek ongi etorria eginen diote Olentzerori. Herrian barnako ibilaldian kanta eta dantza eginen zaio menditik jaitsi berri den pertsonaiari. Herriari buelta eman eta gero gaztainak eta beste banatuko dira. EtxeberriOlentzeroa aurreratu egingo da Etxeberrin eta larunbatean, 18:30ak ingurura helduko da herrira, menditik. Irurtzungo txistulariekin ongi etorria eman eta abestu eginen zaio. Aurten Etxeberrin jolas-parkea egin berri dute eta Olentzerorekin batera mustuko dute herritarrek berau. Horren ostean, elkartean bilduko dira denak eta han ikazkinak haurren eskutitzak bilduko ditu. Gazta, txistorra, gaztain erreak... dastatuko dituzte Olentzero agurtu aurretik. Etxeberrikoek afari-merienda eginen dute eta herritarren arteko lagun izkutuko oparitxoak banatuko dituzte, 40 herritar inguruk hartu du parte jolasean. EtxarrenAstelehenean, gurdia opariz gainezka duela, ikazkina Urritzolako bidetik barna iritsiko da Etxarrenera, 17:00ak aldera. Herritarrez lagunduta Etxarren ezagutuko du ikazkinak, ibilbidea pilotalekuan bukatuko du. Txikienek irrikaz espero dute unea, han Olentzerok opariak banatuko dituelako. Txokolatea eta bizkotxoak dastatzeko aukera izanen dute bildutako guztiek.HiriberriKantu artean hartuko dute Hiriberrin Olentzero gabon gauean, 18:00ak aldera. Hiriberrin barna ibilbidea eginen du ikazkinak, han eta hemen geldituz. Geldialdi horietan haurrak Olentzerori muxu pare bat emateko aukera izanen dute. Hark, jakina, beti du denendako opariren bat. Ikazkinaren bisita elkartean egiten den otamenarekin bukatzen da.Ihabar18:30-19:00ak aldera espero dute Ihabarren Olentzeroren bisita. Aurrekoetan bezala Andiatik jaitsiko da Olentzero eta kantu eta txistu nahiz trikitixen musika doinuez lagunduta Ihabar ezagutzeko aukera izanen du ikazkinak. Ibilbidearen bukaeran haurrek Olentzeroren eskutik opariak jasoko dituzte. Hura despeditu eta gero, herriaren etxeko bajeran gaztainak eta sagardoa banatuko dira.IrañetaAndiatik jaitsi eta 18:00etarako espero dute irintarrek Olentzero herrian. Musikaz lagunduta herrian barna ibiliko da ikazkina eta bere segizioa. Herri guztia zeharkatu eta gero pilotaleku parean geldialdia eginen da. Haur eta helduei opariak banatuko dizkie ikazkinak. Guztiez agurtu eta gero elkartean txistorra dastatzeko aukera izanen da.Uharte Arakil24 goizean, herriko haur guztiak bilduta, etxez-etxe paskuan amores eskean ibiliko dira. Jasotakoaren trukean gabon kantak abestuko dituzte haurrek. Arratsaldean 18:00ak aldera, zanpantzarraz lagunduta, Beriain aldetik jaitsiko da Olentzero beste behin Uhartera. Itxesia auzoan agertzean uhartearrek trikitixa doinuekin eginen diote harrera. Ikazkina soinean hartu eta herria ezagutzeko aukera izanen du. Ibilbide horretan haur eta helduek haren omeneko kantuak abestuko dituzte. Ibilbideak pilotalekura eramanen ditu guztiak. Trikitilarien doinu artean haurrendako goxokiak banatuko ditu ikazkinak. Helduek ardo egosia eta fruitu lehorrak izanen dituzte eskura. Gero Galtz Horratz dantza taldeak dantzatuko dio Olentzerori. ArruazuUbelde aldetik sartuko da Olentzero Arruazun igandean, 19:30 aldera. Haren inguruan bilduko dira arbazuarrak eta kantu-kantari herrian barna ibiliko dira. Adinenekoenei bisita ere eginen die ikazkinak eta opariren bat ere utziko die. Ibilbidea bukatutakoan, elkartean Olentzerok haurrei opariak banatuko dizkie. Hura agurtu eta gero gaztain erreak banatuko dira.Lakuntza18:30 aldera baso aldetik agertuko da Olentzero, eta beste behin lakuntzarrekin gogoratzeagatik gaiteroekin harrera eginen zaio. Ludoteka parean aurreskua dantzatuko diote eta kalejiran Elai-Alaiko dantzari eta fanfarrearen laguntzarekin herriari buelta emanen diote. Bere ibilbidea zenbaitetan eten eginen da Elai Alai eta abesbatzaren saioei txanda uzteko. Ibilbidea Biltokin bukatuko da. Han txokolate bero-beroa izanen dute zain lakuntzarrek, baina Olentzerok lanari ekin beharko dio eta opariak haurrei banatu. ArbizuArratsaldeko 6:30ak aldera Argi Bidean elkartuko da jendea, Olentzeroren bila Sandindeiko bidera kalejiran joateko, trikitixa eta abesbatzarekin. Aurten arbizuarrek gurdi berria prestatu diote eta behin hari harrera egin eta gero, herrira bueltatu eta Argibidea elkartean geldituko dira, 8etan Olentzerok haurrei opariak banatuko baitizkie han gaztain erreak banatuko dituzte gerturatutakoei.Dorrao eta Unanu Ergoienako Gazte Asanbladako kideek Olentzerok Unanu eta Dorraora eginen duen bisita antolatuko dute. Iluntzean, 6ak aldera, ikazkinak, Mari Domingik eta astoak Dorraoko bidea hartuko dute. San Pedroko bideko karrikan zain izanen dituzte dorrobarrak. Dorraon haurrak etxez-etxe kantuan eta eskean ibiltzeko ohitura dute eta haiekin bat eginen du ikazkinak. Gainera, ibilbide akaberan elkartean bildu eta guztiendako auzatea izanen da. Dorrao utzi eta gero, Olentzerok eta Mari Domingik Unanuko bidea hartuko dute. Musikaz lagunduta kalez kale kantuan ariko dira. Ibilbidea elkartean bukatuko da. Olentzerok txikienei goxokiak emanen dizkie eta auzoak prestatutako otamena izanen da bertaratzen diren guztiendako.LizarragaAstelehenean arratsaldeko 18:30 aldera Aszi-iturri elkartean bilduko dira menditik helduko den Olentzerori harrera egiteko. Herriari buelta emanen diote kantuz eta musika doinuez alaituta. Ikazkinak ibilbidea polit-polit apaindutako gurdian eginen du. Ohi bezala etxez-etxeko eskean ariko dira lizarragatarrak. Behin ibilbidea amaituta, herriko elkartean otamena izanen da. Etxarri AranatzGoizean goiz herriko haurrak pazkoan amores esaera erabiliz ibiliko dira etxez etxe eskean. Arratsaldean, 17:00etan, Aldapasoro auzoko azken muturrean txokolatada izanen da handik,. Aritzalkotik, etorriko baita ikazkina 17:30ean. Ikazkinak trikitalariekin eta falejoleekin herriari buelta emanen dio eta pilotalekuan Olentzerorekin une batez egoteko aukera izanen dute txikienek. Denendako oparitxoren bat izanen du. den ikazkinari 17:30ean ongi etorria eginen zaio trikitilari, txistulari eta kantuekin. BakaikuIkazkina 18:00etan etorriko da Bakaikura Zulanpetik. Elkartean herritarrekin bildu eta musika doinuen laguntzaz kantuan herriari buelta emango diote. Tren geltoki ondoko etxeetatik hasiko dute ibilbidea, antortxez lagunduta. Bidean ikazkinak goxokiak banatuko ditu. Herri guztiari buelta eman eta gero elkartean bilduko dira guztiak, herri guztiarendako auzatea eskaintzen baitu elkarteak, zozketak eta beste egiteaz gain. Olentzerok etxeko bidea hartuko du mendiko bidetik. IturmendiOlentzero beheko basotik asto gainean etorriko da eta 6:30ak aldera plazan bilduko da iturmendiarrekin. Iturmendiko txistularien laguntzaz herrian barna kantuan ibiliko dira bildutakoak. Txikienek Olentzerorekin batera argazkia ateratzeko aukera ez dute galduko. Pilotalekuan, hotza kentzeko, ardo egosia, intxaurrak eta beste banatuko dira. Ikazkinak, alde egin aurretik, haurren biltokiaren alde zozketatuko den saskiko zenbaki saritua aukeratuko du. UrdiainIkazkinak Bentaldetik herrirako bidea hartuko du eta urdiaindarrek Sagardian eginen diote harrera18:15ean. Hari laguntzen bi gurdi izanen dira. Aurrean Olentzero eta atzetik, Jesus haurraren jaiotzaren irudikapena egingo dute. Sagarditik abiatu eta herrian barnako ibilbideari ekinen diote txistularien laguntzaz eta kantuan. Larraina eta plazan geldialdiak eginen dituzte eta herriko dantzari txikiek dantza eginen dute. Olentzerok karameluak eta kakabuexak banatuko ditu ibilbidean zehar. Eliz atarian estalpea egingo dute, eta Olentzerok azken goxokiak banatuko ditu. Hotza kentzeko, bertan, piku egosi eta ardo egosia banatuko da.Altsasu17:00etatik 18:00etara Olentzero Foruen plazan izanen da haurren gutunak jasotzen. 18:00etan abiatuko da herriari buelta emateko. Etorkizuna dantza taldeko haurrek dantza saioa eskainiko diote eta herritarrek kantuan eta soinujoleekin alaituko dute giroa. Olentzerorengana hurbiltzeko aukera, Zumalakarregi plazako geldialdian ere izanen da. Ibilbidean zehar ardoa, gaztainak, gazta eta txorizoa banatuko dira. Ikazkina heldu den urtera arte kantuz agurtzeko amaiera panpoxa emango diote ekitaldiari dantzari, abeslari eta musikariek. OlaztiIgandean, 17:00etan, herriko ludotekan Lamina tutur izanen da haurren eskutitzak jasotzeko. Eta Olentzero astelehenean 18:30ean iritsiko da Aldoiartik Olaztira. Pilotalekuan harrera eginen diote eta musikaz lagunduta, kantuan, herrian barna ibiliko dira. Bidean zehar ikazkinak goxokiak banatuko ditu. Ibilbidea pilotalekuan bukatuko da. Han gaztaina erreak eta ardo egosia pikuekin banatuko dute olaztiarren artean. ZiordiaAstelehen goizean, herriko haurrak etxez etxe kantuan ibiliko dira. Ziordiara Olentzero 18:00etan iritsiko da. Menditik jaitsiko da trikitalarien doinuek alaitutako giroan. Urtero lez, herriari buelta emanen dio herritarrekin gabon kantak abestuz. Goxokiak banatu eta haurrekin solasean Gaztetxean arituko da Olentzeko.