MRA Navarra 3. postuan doa oporretara

Guaixe 2007ko abenduaren 24a

Asteburuan MRA Navarra Carnicer taldearekin lehiatu zen eta 5-2 irabazi zuen talde irurtzundarrak. 3 puntu garrantzitsu izan ziren orduan lortutakoak, taldea 3. postuan kokatzen duten 3 puntu. Denetara MRA Navarrak 22 puntu ditu une honetan. Ohorezko mailako liderra, 13. jardunaldia eta gero, El Pozo taldea da. Harrek 29 puntu ditu besapean. Ligari MRA Navarrak ilbeltzaren 8an helduko dio berriz. Orduan Bartzelona taldearekin neurtuko da. Indarberriturik itzuli beharko dute jolas tokira MRA Navarra taldeko jokalariek, Bartzelona 5. baita talde irurtzundarra baino puntu bat gutxiagorekin bakarri.