Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bestalde Altsasuko Mendigoizaleak taldeak urtea Aitzgorri mendian bukatzeko deia egin du beste urte batez. Horrela, abenduaren 31n, astelehenarekin, goizeko 8:00etan Altsasutik Aitzgorrirako bidea hartu eta han urtea amaitzeko gonbitea zabaldu du. Azkenik, urtero lez, Errege Egunean Sakanako mendizaleek Beriaingo San Donaton dutela hitzordua. Urtero moduan bapo gosaltzeko aukera izango dute han.