Etxarrik aurrera eginen du

Guaixe 2007ko abenduaren 26a

Etxarrik larunbatean ez zuen neurketa irabaztea lortu, baina ligan izandako emaitzak eta gero, lortu du mailaz igotzeko ligatxoan jokatzeko txartela eskuratzea. Asteburuan Beti Onak taldearekin neurtu zen eta 2-1 galdu zuten etxarriarrek etxetik kanpo. Neurketa polita izan zen Atarrabian ikusgai. Etxarrik orotara 22 puntu eskuratu ditu denboraldi ofizialean eta 3. postuan amaitu du. Erregional mailako 1. multzoko lehen 3 taldeek erdietsi dute aurrera egiteko txartela: Lagunak taldeak (26 puntu), Ardoik (25 puntu) eta Etxarrik (22 puntu).