Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ongi aritu arren, Xotak galdu egin zuen asteburukoan. Neurketan berdinketa izan zen nagusi, baina azken txanpan, Soloartek zorte gehiago izan zuen eta garaipenarekin egin zen. Azkenean, Soloartearen alde 5-3ko markagailuarekin amaitu zen nuerketa. 13. jardunaldiaren ostean, estatuko lehen A mailako liderra Burlata taldea da 35 punturekin. Xota B, berriz, 13.a da 17 punturekin. Orain, lehenengo itzuliaren ostean, atsedena dator ligan. Hartara, talde irurtzundarra ilbeltzaren 12a arte ez da zelaietara itzuliko.