Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Edurnek esan digunez 41 haurrek eman dute izena ludotekan, "baina 35 inguru etortzen dira". 4 eta 13 urte bitarteko haurrei bideratuta badago ere, Akelarre udal ludotekako hezitzaileak esan digu adin mugarik ez dutela jarriko, "nahi duen guztia etorri daiteke gurera". Gaur egungo erabiltzaileak 4 eta 5 urte arteko 20 ume dira eta helduenek 9 urte dituzte. Guztiek ere udal ludotekako ateak zabalik izanen dituzte astegunetan, 17:00etatik 20:00etara. Hori bai, eguberrietako aurreneko astean itxita egonen da, baina bigarrenean tailerren bat egiteko asmoa dute. Edurnek jakinarazi digunez, "izena emateko epea zabalik dago eta hala mantenduko dugu, berandu hasi garelako eta oraindik jende guztiak ez duelako irekieraren berri". MartxaOraingoz, daramatzaten 2 astetan, "ongi dabiltza, hezitzaileak prestatutako ekintzak gustura egiten dituzte, beti ere kontuan hartuta ludotekan gaudela eta ikaskuntza ez-formalaz ari garela eta ongi pasatzea ere helburu badela". Udalak ludotekarako onartu duen egitasmoan hizkuntzari aparteko garrantzia ematen zaio. Ludotekako hizkuntza euskara da eta hala egiten da ludotekan, "nahiz eta haur erdaldunak ere badiren eta izena emateko inolako oztoporik ez dagoen. Horiek euskaraz aritzea da helburua, integrazioa". Edurne Lopez de Goikoetxeak jakitera esan digu "gogo askorekin ekin diogu lanari ia 4 urtetan itxita egon ondoren. Olaztiarrei ludotekara joateko gonbitea" egin die Edurnek.