Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
20 urte baino gehiagoz Bakaikuko alminte izandakoaren omenez aurreskua dantzatu zen. Jose Manuelek herrian barna hainbat intxaurrondo landatu zituen eta plaza hartan landatu zuen azkenetako bat. Udaleko ordezkariek esan zuten "herria Jose Manuelekin zorretan dago eta omenaldia merezi zuen". Intxaurrondoaren ondoan plaka bat jarri zuten. Salbatore Mitxelenaren olerki bat irakur liteke plaka horretan, udal ordezkariek esan zutenez "nolabait, Jose Manuelen izaera laburbiltzen du". Ekitaldia alminte izandakoaren arreba Tomasa Napal eta haren iloba Francisco Javier Galartza izan ziren. Biek ere Jose Manueli egindako omenaldiagatik esker ona azaldu zuten. Plaka agertu ondoren auzatea izan zen eta omenaldia despeditzeko pilotalekuan Los Diamantes taldearen kontzertua izan zen. 30 urte zeramaten elkarrekin jo gabe baina ez zuten omenaldian huts egin nahi izan, Jose Manuelekin harreman zuzena izan baitzuten taldekideetako batzuk.