Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Udalak bidalitako txostenean jasotzen denez ikasturte honetan, A eta D ereduetan, 409 ikasle daude. Kopuru hori hazteko aurreikuspenen berri eman du udalak. Horretarako populazio eta etxebizitzaren hazkunde aurreikuspenetan oinarritu da. Egun 2235 biztanle ditu Irurtzunek eta 2009 bitartean 299 etxebizitza eraikiko direla jasotzen du txostenak. Horri aurre egiteko Atakondoaren beharrezko azpiegiturak eta beharrak jasotzen dira txosten horretan. OndorioakHezkuntza Departamentura bidalitako txostenean jasotzen denez, "Atakondoak ez du ikasle gehiago hartzeko gaitasunik". Horrekin batera jasotzen da "0-3 urte bitarteko zikloa berehala ezartzeko premia. Ez hezkuntza arloan soilik, emakumea lan munduan sartzeko neurri gisa. Batez ere, bikote gazteen eskaera da". Atakondoak dituen ikasleak eta Irurtzunen zentralitatea kontuan izanda "Atakondoak DBHko ikasketak hartu beharko lituzkeela" dio txostenak, hala "ikasleak Iruñera ez lukete joan beharko eta herrian errotuagoa leudeke". Hori kontuan izanda Irurtzungo Udalak eskatu du: "egungo eraikina berehala eta sakon erreformatzea; 0 eta 6 urte bitartekoendako ikastetxe berria eraikitzea egungo eraikina deskargatu eta 0-3 zikloa jartzeko eta, epe ertainean, DBHko ikasleak hartuko lituzkeen ikastetxe berri bat". Udalak "jarduera horiek edo guztiak bere baitan hartuko lituzkeen ikastetxe berri bat eraikitzea aztertzea" eskatu du. Bitartean "atezainaz gain udaleko langile bat egunero 3 orduz mantenu lanak egiten ari da eta udalaren diru sail hori handitu egin da". Bestalde, premiak ikusita udalak erabilera dotazionaleko lur sailak inguruan dituela gogora ekarri du. Txostenean jasotzen denez, "egin beharreko ahalegin ekonomikoa handia da ikastetxea mantentzen duten udalendako"Mantenu premiakIrurtzungo Udalak Hezkuntza Departamentuari bidalitako txostenean Atakondoan lehenbailehen egin beharreko hainbat konponketaren berri ematen da: barne eta, batez ere, kanpo zurgintza oso kaltetuta dago; kanpoko itxitura guztiz berritu behar da; eraikinaren kanpoko aldea margotu beharra dago; telefono zentralita berria behar da; azulejo berriak jartzea; gimnastika gela ondoko aldagelak berritzea; sukaldea berritzea; elektrizitate sarea berritzea; segurtasun neurriak egokitzeko estudioa egin behar da; aisialdi guneetan aldaketak egin behar dira eta, azkenik, iturgintza guztiz berritu behar da.