Etxerat-ek ostiraleko bilkuretan parte hartzera deitu du.

Guaixe 2007ko abenduaren 27a

Horregatik "Euskal Preso Politikoen Kolektibo osoa berehala Euskal Herriratzeko exijituz", ostiralean manifestazioak eta astelehen eguerdian kontzentrazioak egin eta konpromisoak hartzeko deia luzatu du Etxerat-ek. Auto istripu baten ondorioz asteburuan preso baten senidea hil ondoren egin ditu adierazpen horiek presoen senideak biltzen dituen erakundeak. Bestalde, Etxerat-eko hainbat kidek, sakandarrak tarteko, Donostiako Artzain Onaren katedralean mugagabeko itxialdia hasi zuten larunbatean. Protesta ekitaldi horrekin presoen egoera "larria" salatu nahi du Etxerat-ek.