Euskal ekitaldi jendetsuak

Guaixe 2007ko abenduaren 27a

Irurtzungo talde euskaltzaleak prestatutako egitaraua abenduaren 3an jarri zen martxan. 1.300 edo 1.400 pertsona inguru bildu ziren Irurtzunen Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizun berria ikusteko eta ikuskizuna guztiz arrakastatsua izan zen. 3 egun geroago 45 irurtzundarrek Tuterako bidea hartu zuten. Erriberako hiriburuko katedrala eta alde zaharra ezagutzeko aukera izan zuten. Xabier Sueskunek gidari lanak egin zituen eta hiriari buruzko azalpenak eman zizkien irurtzundarrei. Behin Tutera bisitaturik, ezin orburuak eta kukuluak probatu gabe joan. Hala egin zuten. Bidaia giro ederrean joan zen. Asteazkenekoa ez zen hitzaldi bakarra izan. Abenduaren 12an Jose Luis Erdoziak Arakil aldeko euskalkien berezitasunen berri eman zien bildu ziren 15 pertsonei. 10 egun geroago Sustrai Kolina eta Maialen Lujanbio bertsolariak entzutera 50 pertsona bildu ziren afaltzera. Ederki berotu zuten giroa bertsolariek eta aho zapore gozoarekin utzi zituzten bildutakoak. Are gozoagoa izan zen Gregorio Alzueta eta Iraile Ongairen aho-zaporea. 60 parte-hartzaileren artean biak izan baitziren Euskararekin txapeldun lehiaketako irabazleak eta gabonetako saski bana eskuratu zuten. Euskararekin txapeldunLehiaketak 10 galdera zituen eta zuzen erantzun zuten guztien artean gabonetako zare bat zozketatu zuten. Beste bat, berriz, parte hartzaile guztien artean. Hoan galderak eta erantzun zuzenak: 1. Zein urtetan hasi eta bukatu zen Plazaola trenbidea? 1914-19532. Irakurketa sustatzeko, Katalunian, arrosa eta liburu bat. Irurtzunen? Irakurri, gozatu eta oparitu. 3. Folk Ametsetan 07an, nor aritu zen euskaraz abesten? Maddi Oihenart.4. Hurrengo aldizkarietatik 3 euskaldunak dira, zein? Argia, Euskalerriko berriak, Aizu, Ipurbeltz5. Antzerki zikloan, zein izan zen euskaraz antzeztutako lana? Neska politak, artasoro alaiak. 6. Zein hiru entitatek daukate Irurtzunen Bai Euskarari ziurtagiria? Martxueta, Pikuxar eta Orritz. 7. Nola dute izena frontoi atzeko aldeko hiru kale berriek? Larraun, Ugaldeta eta Intxaurreta. 8. Irurtzungo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, zer ospatuko du datorren urtean? 25. urteurrena. 9. Zein ekitalditara etorri zen Irurtzunera Koldo Almandoz, zinema zuzendaria? Euskarazko film laburren zirkuituko emanaldi batean (korrika kulturala). 10. Irurtzunen badago etxe bat, bi izen ezberdinez ezagutu dezakeguna, zein dira? Martxueta, Maistanea, Sastrearena, AntsoteneaNon aurkitzen da argazki hauetan agertzen dena?11. Migelen etxea, Ugaldeta kalean. 12. Bi ahizpe kalean. 13. Alege etxea, Lizarra kalean.14. Amaia kalean.15. Gernika parkean.