Kabalgatako kartelak baditu irudiak

Guaixe 2007ko abenduaren 27a

Errege magoak gai hartuta 120 marrazki aurkeztu ziren lehiaketara. Guztiak ere pasa den asteartetik domekara bitarte ikusgai izan ziren Gure Etxean. Epaimahaiak guztiak ikusi eta gero erabaki zuen Ainhoa Riverori lehen saria ematea. 11 urteko neskatoa Corazonisten ikastetxean 6. maila egiten ari da eta Arkatz liburu-dendak emandako eskolarako eta marrazketarako 90 euroko balioa duen txartela irabazi du. Mirian Gonzalezek eskuratu du bigarren saria. 8 urte dituen altsasuarra Corazonistetan 3. maila egiten ari da. Berak Txartel liburu-dendako 60 euroko txartela eskuratu du. 3. saria Maite Martinezendako izan da. Zelandi ikastetxe publikoan 3. maila egiten ari den neskatoak Urteaga liburu-dendan gastatzeko 30 euroko txartela eskuratuko du.Aurten 4. sari bat ere banatuko da, Migel Angel Agirreren familiak emandakoa. Hura David Diaz Lagunarendako da. Zelandi ikastetxean 4. maila ikasten ari da 9 urteko mutikoa. Migel Angel Agirre marrazki lehiaketako antolatzaileek erabaki dute sari banaketa pajearen egunean egitea, horrela "gehiago nabarmentzeko". Hala, sarituek ilbeltzaren 3an, pajeak lanean hasi aurretik sariak jasoko dituzte.