Lekunberri-Aranatzen berri alemanieraz

Guaixe 2007ko abenduaren 27a

Lan horregatik Juanjok estatuko kritikaren saria lortu zuen. Arbizuarraren eleberriaren aurreneko 3 kapituluak alemanerara itzuli ditu Gabriele Schwabek, Unmögliche Koffer izenburuarekin.Ezinezko maletak, Sakanako, Lekunberri Aranazko, koadrila baten istorioa kontatzen du. Hiru lagun Londonera joanen dira, koadrilakoa izandako bat han hil baita. Londonera, hiletara joan diren hiru "adiskideak" elkarrekin haserretuak daude. Ferminek, Harakinek eta Jexus Marik bakoitzak bere ikuspegitik kontatzen ditu gertakariak.