Banatu ziren sariak

Guaixe 2007ko abenduaren 27a

Finaletako jardunaldia antolatzea Aldabide Kirol Taldeari egokitu zaio aurten. Eta antolatzaileek kontatu digutenez "maila oso ona izan da  ikusgai finaleko partidetan, gainera ikusle dezente hurbildu da pilotalekura eta horrek giro polita sortu du". Pilota partidak amaitu, sari banaketa egin eta ondoren, kirolariek eta antolatzaileek Aldabide Elkartean elkarrekin bazkaldu zuten, "azkenean egun on bat pasa genuen" komentatu digute antolakuntzatik. Larunbatean maila ezberdinetako 11 partida izan ziren ikusgai eta ondorengo emaitzak utzi zituzten nuerketek: - Benjamin-aurrekoak: Goikoetxea-Olaetxea 18 - Igoa-Otxoa (Gure Pilota) 8- Benjamin 2. maila: Igartua-Etxarri (Larraun) 18 - Arbizu-Huizi (Gure Pilota) 8- Benjamin 1. maila: Nazabal-Flores (Gure Pilota) 9 - Dendariarena-Ramirez (Pilotaouku) 18- Kimuak 2. maila: Grados-Galarza 13 - Martija-Ziganda (Biaizpe) 18- Kimuak 1. maila: Fernandez-Bakaikoa (Donibane) 18 - Iragi-Igartua (Biaizpe) 18- Haurrak 2. maila: Astiz-Tollar (Biaizpe) 10 - Agirre-Gorospe (Olazti) 18- Haurrak 1. maila: Ansa-Otamendi (Pilotajouku) 18 - Murgiondo-Ansotegi (Gure Pilota) 10- Kadete 2. maila: Borrega-Gastaminza (Olazti) 7 - Karrion-Nabarro (Biaizpe) 18- Kadete 1. maila: Lopez-Zelaia (Pilotajouku) 18 - Karasatorre-Gabirondo (Aldabide) 14- Gazteak 1. maila: Ezkurdia-Alegria (Aldabide) 18 - Arroki-Angulo (Biaizpe) 6- Helduak 1. maila: Arruti-Agirre (Aldabide) 18 - Saez-Sanbizente (Olazti) 12