Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean, sakandarren arteko derbya iragarria bazegoen ere, Rajatabla eta Zalduaren arteko neurketa ilbeltzaren 5era atzeratua gelditu da. Eskualdeko ekipo biek ez jokatzean, sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan: Ardoi taldea txapelketako liderra da 22 punturekin, Rajatabla 6.a da 14 punturekin eta Zaldua 11. postuan dago 9 punturekin. Futbol eta areto futbol liga gehienetan, asteburuan jardunaldirik egon ez arren, Elomendiko Txapelketan izanen da. Rajatabla Artzararekin neurtuko da larunbatean Burlatan 16:30ean eta Zalduak berriz, Paternainen jokatuko du arratsaldeko 16:00etan.