Urteko azken pedalkadak Urbasara

Guaixe 2007ko abenduaren 27a

Probarako izena eman ahal izateko 8 euro ordaindu beharko dituzte federatu gabeko txirrindulariek eta 6 euro federatuek. Informazio gehiago behar duenak, S.D. Alsasuaren egoitzara jo dezake edota Altsasuko Zornoza Autoeskolara. Era berean, informazio telefono bat ere bada, 948 467 361 zenbakia hain zuzen. 2008ko egutegiaBurunda Txirrindularitza Taldeak jada prestatu du 2008 urterako mendiko txirrindularekin egiteko txangoen egutegia. Iganderoko hitzorduak finkatu dituzte txirrindula zaleentzat. Horietako lehena, ilbeltzaren 6rako egin dute. Orduan, goizeko 9:00etan Zumalakarregi plazatik Beunderaino joan etorria eginen da.