Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Baina lizentzia hori lortzeaz gain, ENAJ Sport Management enpresa ere jarri dute abian Ijurra eta Vilariñok. Enpresa hori kirol arlo ezberdinetako, pilota, eskubaloia, txirrindularitza... kirolariak ordezkatzeaz arduratuko da. Hartara, 2 sakandarren proiektua futbol jokalari ordezkaritza baino haratago doa. Jada, 2 enpresariek badaramate denbora bat aipatutako proiektuan lanean. Haiek kontatu digutenez, "oraingoz alebin mailako 2. kategoriako jokalariak dauzkagu konprometituta, eta 1. dibisioko jokalariren batekin ere hitz egin dugu, baino harekin aurrerago hasiko gara lanean". Aurreikuspenei buruz galdetuta, "epe luzerako proiektu bat dela hau eta kirolari gazteekin hastea helburu dutela" kontatu digute.