Saihesbidearen kontrako plataformak biharko elkarretaratzea deitu du

Guaixe 2008ko urtarrilaren 7a

Irurtzungo saihesbidearen aldeko plataformak jakitera eman duenez, "Nafarroako Gobernuak Izurdiagako trenbide pasabidearen arazoa bere kabuz konpondu nahian dabil, herrien barianteak kontutan izan gabe". Plataformak gobernuaren jokabidean iritzi aldaketa ikusi du, orain proposatzen duen aukera posible hori, "2003an Nafarroako Gobernuaren erabakiz alde batera utzi zena, Gobernuak berak, batera konpondu nahi zituelako Irurtzun, Errotz, Izurdiaga eta trenbide pasabidea". KontraPlataformari kezka sortu dio gobernuak oraindik ere herria eta Hidro artean trafikoa bideratu nahi izatea eta Gulinako aukeraren alde azaldu da. Kontuan hartu behar da orduan ez zegoen urbanizazioa dagoela orain. Plataformak gogora ekarri du garagarrilaren 11z geroztik aurkeztutako alegazioei ez diela oraindik ere erantzunik eman. Irurtzundarrek eta hainbat erakundek aurkeztutako 48 alegazioak, guztiak ere, Gulinako aukeraren alde azaldu ziren. Irurtzungo Udalak osoko bilkuran trafikoa Gulinako aukeraren bidez bideratzearen alde agertu zela ere gogorarazi du Plataformak. Horrekin batera, udala parlamentuko taldeei aukeraren alde agertzeko eskatuko diela azaldu du plataformak.